Nortzuk garen

P1260407

Bezeroen eta Goienako hedabideen arteko harremana modu egokian kudeatzeko, Goienak egitura komertzial egonkorra sortu zuen, eta, erakunde moduan sendotzearekin batera, bilakaera garrantzitsua izan du arlo honek. Egitura serio bat finkatu du publizitatea kudeatzeko.

Gaur egun, lau profesionalek egiten dute lan komertzial departamentuan.

Komunikazio soluzioak eskaintzen ditugu

Lantalde honek salmenta agresiboetatik alde egin eta kalitatezko zerbitzua eskaintzen die gure bezeroei:

  • Konfiantza.
  • Euskara.
  • Gertutasuna.
  • Aholkularitza.

HEDABIDEAK

Debagoiena da Goiena Komunikazio Taldearen ingurune naturala eta tokiko bost hedabide desberdinek osatzen dute: paperean argitaratzen diren Goiena Aldizkaria eta Puntua astekariak, Goiena Telebista ikus-entzunezkoen emisioa egiten duena, Interneten azken berrien presentzia bermatzen duen Goiena.eus webgunea eta Arrasate mailan emititzen duen Arrasate Irratia.

ZERBITZUAK

Bost multzo nagusitan banatzen da Goiena Komunikazio Zerbitzuen eskaintza:

  • Publizitatea taldeko hedabideetan.
  • Bideo zerbitzu integrala: ikus-entzunezkoen ekoizpenera zuzendua.
  • Diseinua eta kanpainak: formatu desberdinetara egokitzen diren diseinu eta komunikazio ekintzak.
  • Sarea: sareko edukiaren lanketa (sareko kazetaria)  Webgunean zein sare sozialetan.
  • Ekitaldien antolaketa: Ekitaldi desberdinen antolaketa integrala. Urteurren ekitaldiak, sari banaketak, aurkezpen ekitaldiak…

TTAP – Aldizkari digital multimedia

  • Telefono eta tabletetan irakurri, ikusi eta entzuteko, euskara hutsean sortutako lehenengo aldizkari digital multimedia. Sasoi berriei egokitzeko sortutako produktua.
  • Edukiak idatzizko formatuaz gain, bereizmen handian landutako audio eta bideo formatuak ere baditu.
  • Kalitatezko edukia eta era berean kontsumo bizkorrekoa.
  • Izaera moderno eta multimediari esker, irakurleak erabakitzen du momentu bakoitzean, non eta nola disfrutatu aldizkaria.

TOKIKOM

Euskarazko toki komunikabideen elkartea da Tokikom. Gaur egun 26 bazkide ditu eta Euskal Herriko geografian zehar hedatzeko gaitasuna du bere bazkideei esker. Toki komunikabideen baturari beste hedabideek lortu ezin dezaketen irismena du, euskarazko lehen hedabidea bihurtuz.

 

Soluzioak eskaintzen ditugu

zure negozioak bere helburuak lortu ditzan

komunikazio ekintzak aurrera ateratzen laguntzeko