Hainbat sari

Hainbat diseinu sari jaso ditu GOIENAK:

  • 1997 / The Best Small Papers. 1997an Society for News Design ( SND ) elkarteko Design aldizkari ofizialak The Best zenbaki berezian Arrasate Press-en birdiseinua aukeratu zuen Munduko Egunkari Txiki Onenak atalean.
  • 2002 / IV. The European Best Designed Newspaper 2002. Alemaniako Office for Newspaper Design elkarteak GOIENA astekariari Europa mailako lehiaketan saria eman zion Ondoen Diseinatutako Sekzio Azalak (Kultura atala) atalean.
  • 2002 / Argia Saria 2002. GOIENA-k 2002ko Argia Saria irabazi zuen. Argia Sariak 2002

  • 2003 / V. European Newspaper Award 2003. “Europe’s Best Designed Local Newspaper”. European Newspaper Awards lehiaketan GOIENA-k Europako ondoen diseinatutako Sari Nagusia jaso zuen tokiko prentsa atalean.
  • 2003 / Rikardo Arregi sarietan aipamena GOIENAn argitaratutako erreportaje bat dela-eta. Erreportajea argitaratu zen urtarrilaren 17an, Goienkaria-ren 94. zenbakian.
  • 2004 / I. Concurso el Mejor Diseño Periodístico España-Portugal. Society for News Design elkarteko Espainiako atalak ( SND-E ) antolatutako lehiaketan GOIENA-k bi aipamen berezi jaso zituen.
  • 2004 / VI. European Newspaper Award 2004. GOIENA-k Europa mailako lehiaketan aipamena jaso zuen Ondoen Diseinatutako Azalak atalean.
  • 2004 / VI. European Newspaper Award 2004. Asteleheneko GOIENA-k Europa mailako lehiaketan aipamena jaso zuen Ondoen Diseinatutako Azalak atalean.
  • 2005 / II. Concurso el Mejor Diseño Periodístico España-Portugal. Society for News Design elkarteko Espainiako atalak ( SND-E ) antolatutako lehiaketan GOIENA tokiko prentsa atalean sari nagusirako finalista geratu zen eta, gainera, hainbat aipamen jaso zituen.
  • 2005 / VII. European Newspaper Award 2005. Asteleheneko GOIENA-k aipamen bat eta GOIENA-k bi aipamen jaso zituen Europa mailako lehiaketan Ondoen Diseinatutako Azalak atalean.