Goiena Komunikazio Taldea

18062014-IMG_0241

Goiena Komunikazio Zerbitzuak euskaraz jarduten duen komunikazio enpresa da. Debagoienean kokatuta dagoen kooperatiba da eta lau hedabidetan banatzen du bere jarduna:

Goiena Telebista, Goienaren ikus-entzunezko arloa da. Egunero emititzen du, 24 orduz. Gehiena barne produkzioa da.

Goiena Aldizkaria, Goiena Komunikazio Taldea Kooperatibak argitaratzen duen astekaria da eta 2000. urtean sortu zen.
Debagoieneko aldizkari eta komunikazio proiektuek bat egin zuten eta denon arteko elkarlanean Goiena kooperatiba sortu zen. Elkartze horretatik jaio zen, hain zuzen ere, debagoiendar guztion etxeetara iristen den Goienkaria lehenengo, eta ostean, Goiena Aldizkaria izena hartuko zuen astekaria.
Astero, ostiraletan, Debagoieneko ia 19.000 etxetan banatzen dugu, doan, harpidetza izendunarekin.

Puntua da Goienak astero kaleratzen duen idatzizko bigarren produktua. Goiena Klubeko kideek jasotzen dute, beste hainbat abantailen artean.

Goiena.eus Interneteko atari euskalduna da. 2003an ikusi zuen argia. Debagoieneko erreferentziazko webgunea da. Gertatutakoa uneoro kontatzen du.

Arrasate Irratia kudeatzen dugu, astean 50 orduko barne emisioa du.

Multimedia taldea da GOIENA eta bertako kazetariek edozein hedabidetarako lantzen dituzte albisteak.

Presidentea: Monika Belastegi
Zuzendari nagusia: Iban Arantzabal
Gizarte baliabideak-Administrazioa: Agurtzane Gaintzarain
Eduki zuzendaria: Eneko Azkarate
Telebistako zuzendaria: Oihane Agirre
Komertzial saileko zuzendaria: Mireia Larrañaga

04072014-IMG_0040