Gure bezeroen iritzia

Goiena “beharrezkoa” edo “oso beharrezkoa” da debagoiendarren %97rendako. Aztiker enpresak 2012an Goienarendako egindako ikerketaren ondorioetako bat da. Debagoieneko 800 laguni galdetu die Aztikerrek.

Hemen duzue inkestaren ondorioen txostena. aztiker-irudia

Bestetik, CIES erakundeak urtero neurtzen ditu Goienako bi hedabide nagusi, Goiena paperekoa eta Goiena telebista, Euskal Autonomia Erkidegoko beste hedabide batzuekin batera. Irakurle eta ikus-entzule kopurua neurtzen ditu CIES erakundeak. Urtean bi neurketa egiten ditu: maiatzean eta urrian.

Datuetan oinarrituta ondoriozta dezakegu Goiena paperekoa erabat nagusi dela gure eskualdean. Askogatik da Debagoieneko idatzizkorik irakurriena. Goiena telebista ere eskualdeko telebistarik ikusiena da.