BikoHITZ

BikoHITZ proiektuarekin lotru nahi da irtenbide berri eta berritzailearekin ahots natural eta adierazkorrak. Edozein hizkuntzatan lortu nahi dira ahotsok, teknika berrietan oinarrituta (End to End) kalitate, estilo eta adierazkortasun markadun ahotsak sortuz. Ahotsok, narratiban, albisteak automatikoki sortzean, hezkuntzarako materialean, bikoizketan… erabiliko lirateke. Googlek egin ditu lehen pausoak ingelesarekin, Tacotron deritzonarekin. BikoHITZekin ez da bakarrik ahots eredua (Acapela, Nuance Vocalizer…) salduko, prosodikoagoak eta emozioak barnebiltzen dituzten ahotsak egingo dira. Modelazioa karaktereen bitartez egingo da, eta horrela ez du zertan hizkuntzaren jakituriatik abiatu. Entrenamendurako ahots nahikoarekin, lortu nahi da: E2E ereduetan oinarritutako ahotsa plataforma bat, euskarazko korpusa konpilatzea helburu ezberdinetarako ahotsak lortuz (ahots narratiboak, informatibo eta dokumentaletakoak, adierazpen ahotsak, emozionalak… Hizkuntza gutxituetan ere teknologia hau aplikatu eta horrela plataforma handiei (Netflix, Amazon, HBO, Movistar+…) irtenbide egoki bat eskaini.

Proiektuaren liderra : GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA. KOOP.E.
Partaideak:
ELEKA INGENIARITZA LINGUISTIKOA S.L.
EUSKAL IRRATI ZERBITZUAK S.L.
Eta Euskal zientzia eta teknologia saretik: Elhuyar fundazioa
Interakzio bisual eta komunikazioa oinarri duen Vicomtech berrikuntza enpresa. 

HAZITEK ENPRESAREN I+G ARLOKO LAGUNTZA-PROGRAMAK FINANTZATUTAKO PROIEKTUA

EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAKO BATASUNAK ELKARREKIN FINANTZATUTAKO EKINTZA, ESKUALDE GARAPENERAKO EUROPAKO FUNTSAREN (EGEF) BIDEZ.