ADIMEN

GAMES proiektuaren barruan oinarrizko hizkuntza teknologia gure eguneroko lanean txertatzeko tresnak garatu ondoren, 2021-2023 bitartean Adimen proiektua jarri dugu martxan, teknologia horiek findu eta erabilgarriago egiteko.

ADIMEN proiektuaren helburua da adimen artifizialeko teknikak aplikatzea toki komunikabideek euskarri guztietan ekoizten dituzten idatzizko zein ikus-entzunezko eduki guztiei. Goienak bere jardun multimedian txertatuko du, bereziki ikus-entzunezko produktuei lotuta, baina ez bakarrik. Hiru xede nagusi ditu ADIMENek:

  • Goienan sortzen den eduki multimedia guztia  artxibo digital aurreratu bakar batean gorde eta automatikoki analizatu eta aztertzea.
  • Ondorioz, eduki hori guztia bilatzaile aurreratu baten bidez aurkitu eta erlazionatu ahal izatea.
  • Adimen artifizialak eskaintzen dituen aukerak baliatzea edizio lanetarako, edukiaren trataera automatikoan oinarritutako komunikazio produktu berriak sortzeko eta datuen bisualizaziorako. (Datuen analisia, sentiment analytics, bero-mapak, itzulpen automatikoa, testutik ahotsera eta ahotsetik testura pasatzeko aukerak…).

Proiektu hau komunikazioaren eta teknologiaren alorreko beste hainbat eragilerekin batera landu dugu Goienatik. Hauek dira erabiltzaileak eta bultzatzaileak:

TOKIKOM S.L. (liderra)
CODESYNTAX S.L. Agente teknologikoa
GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA. KOOP.E. balidatzailea eta informazio emailea proiektuan.

Eta Euskal zientzia eta teknologia saretik:
Interakzio bisual eta komunikazioa oinarri duen VICONTECH berrikuntza enpresa.

HAZITEK ENPRESAREN I+G ARLOKO LAGUNTZA-PROGRAMAK FINANTZATUTAKO PROIEKTUA (Espediente-zenbakia: ZL-2021/00677)

EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAKO BATASUNAK ELKARREKIN FINANTZATUTAKO EKINTZA, ESKUALDE GARAPENERAKO EUROPAKO FUNTSAREN (EGEF) BIDEZ.