Goiena.net

Goiena.net

Goiena.net Debagoienak Interneten duen ataria da. Webguneak gaurkotasunezko gaiak lantzen ditu. Herritarren parte hartzeak berebiziko garrantzia dauka: ateak zabaltzen dizkie gazte taldeei, euskara elkarteei, kultura mugimenduei, guraso elkarteei, Udalei, gizabanakoei...

Denok gara irakurle eta informatzaile Goiena.net-en. Erabilerraza da gainera. Egitura eta diseinu landuan oinarritutako webgunea da. Software librean dago egina eta Django kudeaketa sistema darabil.

Herritarren zerbitzurako tresna da. Gainera, euskara hutsean idatzitako webgune hau, medio berrietan gure hizkuntza bultzatzeko eta indartzeko erronkarekin jaio da. Orain gainera, Goiena.net berritua martxan da! Besteak beste, Goiena Telebista-n landutako eguneko albisteen laburpena eta bideoak ikusi ahal izango da. Berrikuntzen artean, zorion-agurren edota sailkatuen atalak daude. Edonork bidali ditzake gainera!

Taldekatzeko beharrezkoa den informazioa, gaur egunean zatikatua eta desegituratua ageri da. Lantokitik bertatik, ordenagailutik zuzenean informatzeko modu berria eskaintzen du Internetek, eta kanal berri hori erabili nahi dugu informazioaren sorkuntza eta hedapen eraginkorra lortzeko. Eta bide batez, uste dugu, proiektu berrien sorrera eta sinergien bideratzea ekar lezakeela. Hortaz, hauexek dira helburu nagusiak:

  • 1. Gertutasuneko informazioaren sorkuntza eta hedapena.
  • 2. Debagoiendarron topaleku izatea.
  • 3. Euskara bultzatzea eta indartzea.

Helburu horietarako, komunitatearen parte-hartzea ezinbestekoa da. Goiena.net-eko berri-emaileak irakurleak berak dira, GOIENAko kazetariekin batera. Zu zeu, zauden tokian, informazio eta iritzi sortzaile bihur zaitezke. Zuzeneko aportazioekin, edo beste bide batzuetatik jaso dituzun oihartzunak zabaltzen. Gainera, Goiena.net-eko albisteak ez dira albiste soil eta itxiak: albisteoi erantzuteko aukera duzu, informazioa osatzeko, zuzentzeko, eztabaidatzeko.

Albistegi izateaz gain, eztabaida gune ere bada eta ibarreko hainbat gairen gaineko iritzia eman dezakezu. Parte hartzea oso erraza eta azkarra da. Zure erantzunak segituan aterako dira pantailan eta beste lagun batzuekin eztabaidatu dezakezu.

Kredituak

Goiena.net Goiena Komunikazio Zerbitzuek sortutako ekimena da.

  • Editorea: Eneko Azkarate (Goiena).
  • Diseinua: Maite Rementeria.
  • Softwarea: CodeSyntax Internet Soluzioak