Quantcast

TELEBISTA

21072014-IMG_0018

Goiena Telebista Debagoieneko euskarazko toki telebista da. 2000ko maiatzean hasi zen lanean, Arrasate Telebista eta Atxabalta Telebista-ren eskarmentua eta baliabideak aprobetxatuz. Gaur egun, bederatzi herritara zabaltzen da: Arrasate, Aretxabaleta, Aramaio, Antzuola, Bergara, Elgeta, Oñati, Gatzaga eta Eskoriatzara, hain zuzen ere Lurreko Telebistaren bitartez.

18062014-IMG_0075

Horretaz gain, streaming bidez munduko edozein bazterretik ikus daiteke Internetez, Goiena.eus Debagoieneko informazio atarian.

18062014-IMG_0101

Azkenik, zuntz optikoz, Euskal Autonomia Erkidego osoan ere ikusteko aukera dago Euskaltelen bidez.

18062014-IMG_0093

Euskara hutsez egindako programazioa eskaintzen du Goiena Telebistak.

Programazioaren ardatza informazio generoari eskainitakoa saioek osatzen dute: Berriak, Debagoiena Zuzenean, Tertulia, Harmailatik, Harira… Baina ezin albo batera utzi, kultura eta entretenimendua: Kantari, Zazpi akorde, Pedalka

Goiena Telebistako programazioa beste euskarazko toki telebisten ekoizpenez eta kanpoan erositako hainbat saioez osatzen da.

Goiena Telebista LTD bidez (52. kanala) eta Euskalteleko zuntz optikoz (11. kanalean Debagoienean eta 911. kanalean EAEn) ikusi daiteke.

Goiena Telebista streaming bidez ikusi daiteke goiena.eus/telebista atarian.

2007an digitalean emititu ahal izateko lizentzia eskuratu zuen Goiena Telebistak.

21072014-IMG_0017

loading