Blogen kudeaketa

Blogen kudeaketa

Blog Komertzialei esker, edozein saltokik izango du Interneten toki bat. Bertan eskaintzak, aukera bereziak, prezioak... nahi duena jartzeko aukera izango du. Bloga kudeatzeko tresna erraza da eta publizitatea on-line egiteko bide azkar eta merkea da gainera. Prezio oso merkean GOIENAk saltokiei blog propioa egiten die. Bloga kudeatzen ikasteko ikastaroa ere eskaintzen du GOIENAk. Bezeroak blogaren mantenua GOIENAren esku uzteko aukera ere badauka.
Zertarako balio dute blogek?
- Prezio merke batean, negozioa sarean izateko.
- Ordenagailu aurrean lan egiten duen bezero multzoari zuzendu ahal izateko.
- Negozioaren beste erakusleiho bat sortzeko.
- Bezeroekin komunikatzeko, eskaintzak edota aholkuak egiteko.
