Nortzuk garen

Nortzuk garen

GOIENAko prentsa adarrak, egubakoitzetan eta astelehenetan kaleratzen ditu bere produktuak: egubakoitzetan, doan, etxez etxe, eta astelehenetan, salgai, egunkari saltokietan. Urte osorako harpidetza egiten dutenei, etxeko postontzian banatzen zaie.

Goienkaria: Debagoieneko astekaria

Astelehenetan ere bai

Geurean nagusi

Goienkaria da zabalkunde handienetarikoa duen euskarazko idatzizko hedabidea. Jakina, Debagoienean liderra da Goienkaria, gehien saltzen duen egunkariak baino hiru bider gehiago banatzen du eta Debagoieneko astekari irakurriena da. Ia etxe guztietan sartzen denez, familiako kide guztiek (guraso, seme, zahar zein gazte) irakurtzen dute.

Euskal Herrian erreferente

Debagoieneko herri aldizkariak eredu eta erreferentzia nagusi dira Euskal Herriko tokian tokiko euskarazko prentsarendako. Arrasate Press, orain dela 15 urte baino gehiago sortua, eredu nagusi izan da, gainerako eskualdeetan txanpinoiak bezala ugaritu diren aldizkariendako.

Iragarleendako euskarri bikaina

Goienkaria eta honekin batera banatzen diren herri aldizkariak euskarri ezinbesteko bihurtu dira Debagoieneko profesional, denda, enpresa eta merkataritza etxeendako batik bat, eta baita ibarrekoak ez direnendako. 2004. urtean, esate baterako, 441.000 euro (ia 75 milioi pezeta) fakturatu zituen GOIENAko prentsa adarrak.