Asteleheneko Goiena

Asteleheneko Goiena
Egubakoitzetan banatzen den GOIENAk, batik bat, asteko albiste nagusien errepasoa egin eta asteburuak ekarriko duenaren berri ematen du. Astelehenekoak, ostera, asteburuan Debagoienean gertatu den guztiaren berri ematen du, inork baino modu zabalagoan eta inork baino lehenago. Eta, horretaz aparte, asteak ekarriko duena ere aipatzen du, gainerako albiste (herri zein eskualdekoak), erreportaje, elkarrizketa eta kronikekin batera. Egubakoitzetakoa ez bezala, egunkari saltokietan eros daiteke. Urteko harpidetza kuota egiten dutenei, ostera, etxera eroaten zaie astelehenero.
Inor baino lehenago
Asteburuan Debagoienean gertatzen diren gizarte, politika edota ekonomia arloko ekitaldien, kulturakoen eta kiroletakoen kronikak jasotzen ditu batik bat Asteleheneko GOIENAk. Baina, elkarrizketak, albisteak, entretenimenduzkoak edota hainbat zerbitzu informazio ere jasotzen du. 40 orrialde ditu eta 5.000 ale banatzen ditu astelehenero.


