Goienkaria

Goienkaria

Prentsa arloa da GOIENA multimedia egitasmoaren adar oparo eta eraginkorrenetakoa. Oparoa, ekoizpenari dagokionari eta baita lan taldeari dagokionez ere. Izan ere, GOIENAko prentsa arloak 120 orrialde sortu eta 24.000 ale banatzen ditu astero, egubakoitzetan (19.000 ale) eta astelehenetan (5.000). Bestalde, 25 lagunek dihardute modu batera edo bestera GOIENAko prentsako taldean lanean, kazetari, maketa zein diseinugile, argazkilari, zuzentzaile eta komertzialak kontuan izanda. Aparte utzita, banatzaileak, hauek 80 inguru dira-eta.