Quantcast

PAPERA

Goiena Aldizkaria

Captura de pantalla 2014-09-25 a la(s) 15.45.23

Debagoienean banatzen den papereko hedabiderik irakurriena da askogatik Goienaren papereko edizioa. Hala baieztatzen du CIES erakundeak, Hego Euskal Herrian hedabideen audientzien neurketa egiten duenak. El Diario Vasco, Gara, Noticias de Gipuzkoa eta Berria egunkariek baino askoz ere irakurle gehiago ditu. Bestalde, paperekoa da Goiena multimedia egitasmoaren adar oparo eta eraginkorrenetakoa. Oparoa, ekoizpenari eta zabalkundeari dagokienez eta baita publizitate euskarri gisa. Goienaren papereko arloak 80 orrialde sortzen ditu eta 25.000 ale banatzen ditu astero. Egubakoitzetan 20.000 ale eta astelehenetan 5.000. Egubakoitzetan Debagoieneko ia etxe, denda eta taberna guztietan banatzen da doan. Astelehenekoa urteko harpidetza kuota ordaintzen dutenen artean, etxe, taberna, denda, eta abarretan.

Goienaren prentsa adarrak egubakoitzetan kaleratzen ditu bere produktuak: Goiena aldizkaria urte osorako harpidetza egiten dutenei, etxeko postontzian banatzen zaie, eta Goiena Klubeko bazkide direnei berriz, Puntua astekaria ere banatzen zaie.

Geurean nagusi

Goiena aldizkaria da zabalkunde handienetakoa duen euskarazko idatzizko hedabidea. Jakina, Debagoienean liderra da Goiena aldizkaria, gehien saltzen duen egunkariak baino hiru bider gehiago banatzen du eta Debagoieneko astekari irakurriena da. Ia etxe guztietan sartzen denez, familiako kide guztiek irakurtzen dute (guraso, seme, zahar zein gazte).

Euskal Herrian erreferente

Debagoieneko herri aldizkariak eredu eta erreferentzia nagusi dira Euskal Herriko tokian tokiko euskarazko prentsarendako. Arrasate Press, orain dela 20 urte sortua, eredu nagusi izan da, gainerako eskualdeetan txanpinoiak bezala ugaritu diren aldizkariendako.

Iragarleendako euskarri bikaina

Goiena aldizkaria eta honekin batera banatzen diren herri aldizkariak euskarri ezinbesteko bihurtu dira Debagoieneko profesional, denda, enpresa eta merkataritza etxeendako, batik bat, eta baita ibarrekoak ez direnendako.

loading