Goienak jaso du aurtengo Rikardo Arregi Sari Nagusia
2011-07-04 ¦ Goiena Komunikazio Taldea
Ekainaren 2an banatu zituzten Andoainen kazetaritzako XXIII. Rikardo Arregi Sariak. "Kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna" izan dira Sari Nagusia erabakitzerakoan epaimahaiak hartutako irizpideak. Hamar urteko ibilbidea da Rikardo Arregi Sari Nagusiarekin nabarmendu gura izan dutena baina, bereziki, Goienak iazko urritik aurrera sarea ardatz hartu eta hedabide multimedia integral moduan "hezurmamitu eta Interneteko webgunea berritu eta egokitzeko" ekimena saritu dute.
Informazio gehiago, Goiena.net-en
Bideoa
