Goiena Komunikazio Zerbitzuak Koop. Elkartearen Batzar Nagusia
2010-06-16 ¦ Goiena
2010eko ekainaren 22an, asteartea, egingo da urteroko ohiko batzar nagusia. Batzarra Arrasateko Kulturaten izango da, 18:00etan lehen deialdian eta 18:30ean bigarrenean. Hemen duzue gai zerrenda:
1. Batzarreko akta onartzeko bi bazkide izendatzea.
2. 2009ko ekainaren 11ko batzar orokorraren aktaren onarpen txostena irakurtzea.
3. GOIENA Komunikazio Zerbitzuak koop. E.ko estatutuetako 40. artikuluaren aldaketa.
4. GOIENA Komunikazio Zerbitzuak koop. E.ko Barne araudiaren 34. artikuluaren aldaketa
5. 2009ko kudeaketaren memoria azaltzea.
6. 2009ko kontuen berri ematea eta emaitzen erabilera onartzea.
7. Zaintza batzordeko kideen txostena irakurtzea.
8. Bazkide ekarpenei interesak ordaintzeko proposamena.
9. 2010eko kudeaketa plana eta aurrekontuak aurkeztea.
10. Errektore Kontseiluko kide berriak izendatzea.
11. Galderak eta eskaerak.
Oharra: Legeak agintzen duen bezala, estatutuen aldaketaren zioak eta zergatiak azaltzen dituen txostena eskuragarri dute bazkide guztiek baltzuaren egoitza sozialean.
