Erkidego osoan ikusi ahal izateko hitzarmena sinatu du Goiena Telebistak Euskaltelekin
2009-12-17 ¦ Goiena
Inazio Arregi Goienako zuzendari orokorrak izenpetu du akordioa, eta bertan egon dira baita ere Fernando Agirre Gipuzkoako eta Arabako Euskaltelen Kanal Zuzeneko burua eta Jose Manuel Aizpuru, Debagoieneko kudeatzaile komertziala.
Debagoienean, Euskaltelen 11. katean jarraituko du Goiena Telebistak; Erkidegoko beste edozein puntutatik jarraitu gura izanez gero, 933. kanalean egongo da.
Inazio Arregi Goienako zuzendari orokorrak esan duenez, digitalizaziora bidean urrats garrantzitsua da hitzarmena, baita kanpoan bizi diren debagoiendarrek Goiena Telebista ikusi ahal izateko aukera aparta ere.
Itzalaldi analogikoa
Gipuzkoan urtarrilaren 10ean emango den itzalaldi analogikora begira, jakin Euskaltelen kable bidezko telebista jasoz ez dela arazorik egongo bertatik Goiena Telebista ikusteko.

