« Volver a la noticias

The Wet Band mutrikuarrak irabazi dute Danbakako III. edizioa

19-01-2009  ¦  Goiena

Mutrikura joan da sari potoloa. The Wet Band da Danbaka III. Musika Lehiaketako irabazlea eta haientzat ere izan da ikusleen saria.

Ezin esan erabaki erraza izan denik, mutrikuarrena saio borobila izan delako, baina Normanekoek ere hutsik gabeko egin dute gaurkoa eta ikusleen artean ere bigarren geratu dira. Hirugarren saritua Debagoieneko talderik onena izan da Adi Holden. Bergararrak ere ez dira inola ere atzean geratu baina.

Kronika, argazkiak eta elkarrizketak danbaka.com webgunean duzue.