« Itzuli albistegira

Goienak eta ibarreko beste lau enpresak Bikain euskara ziurtagiria lortu dute

2008-11-20  ¦  Goiena

Debagoieneko bost enpresak Bikain euskara ziurtagiria jaso zuten azaroaren 11n Bilboko Guggenheim museoan egindako ekitaldi baten, lehendakariaren eskutik. Horietako hiru enpresak -Goiena Komunikazio Zerbitzuek , Emun Kooperatiba Elkarteak eta Elay Taldeak - urrezko agiria jaso zuten, maila gorena, alegia; Fagor Etxetresnak kooperatibak eta Eroskik zilarrezkoa jaso zuten.

Goienak eta ibarreko beste lau enpresak Bikain euskara ziurtagiria lortu dute

Guztira, Erkidegoko 30 enpresak eskuratu zuten agiri bana, urrezkoa (6), zilarrezkoa (17) edo beltza (7).

Informazio gehiago.