IV. Udako Argazkien Lehiaketa martxan dauka Asteleheneko Goienkariak
2008-06-20 ¦ Goienkaria
Udan ateratako argazkiak aurkez daitezke iraila erdira arte; Aurkeztutako argazki guztiak Asteleheneko Goienkarian argitaratuko dira eta blogean egongo dira on-line ikusgai.
Asteleheneko Goienkariak aurten ere martxan jarri du Udako Argazkien Lehiaketa. Laugarren edizioa izango da, eta aurten ere, sari bikainak lortuko dituzte irabazleek. Parte hartu ahal izateko baldintzetako bat argazkiak udan ateratakoa izatea da; berdin da aurten edo aurreko batekoak izatea.
Baldintzak
• Udako argazkiak izango dira: berdin izango da aurtengo udan ateratakoak izan edo beste uda batekoak.
• Beste inon argitaragabeak izango dira argazkiok.
• Argazkiak jasotzeko epea hasiko da ekainaren 23an eta amaituko da irailaren 17an.
• Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
• Debagoieneko edozeinek parte hartu ahal izango du (ez da adin mugarik izango).
• Argazkiak aurkeztu ahal izango dira paperean edo digitalizatuta (horrela izanez gero, paperean erreproduzitzeko moduko erresoluzio eta kalitatearekin).
• Bidali ahal izango dira e-postaz argazkiak@goiena.com helbidera edo Goienaren egoitzaren batera ekarri: Arrasate: Saiolan eraikina, Nafarroa etorbidea 2, 20500 Arrasate, edo Otalora Lizentziaduna 31, 20500 Arrasate. Bergara: Irizar jauregia, Barrenkalea 33, 20570 Bergara. Aretxabaleta: Durana 11, 2. solairua, 20550 Aretxabaleta.
• Egoitzara ekartzekotan kartazal batean sartuta (egilearen izen eta abizenekin), CD batean, edo argazki digitalak gordetzeko beste edozein euskarritan eta jpg formatuan.
• Argazkiak izan daitezke koloretan zein zuri beltzean.
• Argazkiarekin batera adierazi beharko dira: egilearen izen eta abizenak, adina, harremanetarako telefonoa eta argazkiaren deskribapena (noiz eta non ateratakoa den, zer edo nortzuk agertzen diren, edo beste komentario laburren bat).
• Argazkiak argitaratuko ditugu astero uztailaren 2tik aurrera Asteleheneko Goienkarian.
• Irabazleak nortzuk diren urriaren lehen astean jakingo dugu Asteleheneko Goienkarian.
• Parte-hartzaileek gehienez 5 argazki bidali ahal izango dituzte.
• Lehiaketaren epai-mahaia osatuko dute Goienako kideek eta argazkigintzan adituak diren debagoiendarrek.
• Epai-mahaiak baloratuko ditu: argazkiaren kalitatea, originaltasuna, balio historikoa, bizitasuna…, besteak beste.
• Honez gain, GOIENAko beste hedabideek ere egingo dute lehiaketaren jarraipena.
• Argazki asko jasotzen baditugu, ez ditugu guztiak argitaratuko. Aukeraketa egingo dugu argitaratzeko.
• Jasotako argazkiak Asteleheneko Goienkariako artxiboan geratuko dira, etorkizunean beste erabilpen
Sariak
Lehen saria
Olympus E-510 reflex argazki kamera digitala Bergarako Kiñu argazki dendaren eskutik.
Bigarren saria:
Astebukaera bateko egonaldia bi pertsonentzat Arrasate Bidaiak-en eskutik.
Hirugarren saria:
Bi pertsonarendako afari/bazkaria Leintz Gatzagako Gure Ametsa jatetxean.
