'Asteleheneko Goienkaria'-ko Udako Argazki Lehiaketako sariak banatu dituzte
2007-10-16 ¦ Goiena
Lehenengo eta hirugarren sariak Arrasatera joan dira, bigarrena berriz, Bergarara.
1. saria: Ekaitzaren ostean barealdia / Isabel Kirze (Arrasate)
Aurten aurkeztu dituzten 513 argazkitatik onena dela iritzi du Goienako eta Kiņu argazki dendako kideek osatutako epaimahaiak. Momentua harrapatzea, freskotasuna eta originaltasuna baloratu ditu epaimahaiak, eta ez espresuki argazki konkretu bat egitera joatea.
Saria: Olympus E-400 reflex argazki kamera digitala, Bergarako Kiņu argazki dendaren eskutik.
2. saria: Euskal gazta / Ane Lopez (Bergara)
Udan ateratzen ditugun argazki sinpatiko horietako bat da bigarren saritua. Sei lagunek hartu dute esku erretratuan, formak zainduta, irudi fresko bat lortuaz. Askotan, ez da gehiago behar.
Saria: Aste bukaera bateko egonaldia bi pertsonarentzat, Arrasate Bidaiak-en eskutik.
3. saria: Gincho / Aritz Murgia (Arrasate)
Arrasateko Aritz Murgiak ilunabarrean egindako erretratua aurkeztu du. Irudi polita da, lasaitasuna transmititzen duena. Tonoak saturatuta efektu polita lortu du Murgiak.
Saria: Bi lagunendako afaria edo bazkaria Leintz Gatzagako Gure Ametsa jatetxean.

