« Itzuli albistegira

Zuzendari eta erredaktore buru berriak GOITBn

2006-11-02  ¦  Goiena

Arduradun berriak ditu GOITBk. Hala, aurrerantzean Iban Arantzabal izango da Goienako Ikus-Entzunezkoen burua. Goiatz Arana kazetaria, berriz, GOITBko erredaktore buru berria izango da.

Iban Arantzabal

Iban Arantzabal

Elgetarra da eta 31 urte ditu. Ikus-Entzunezkoen burua izango da aurrerantzean. Hala, GOITB , Arrasate Irratia eta Telematikako zuzendari izango da. Oihane Agirre Aretxabaletarrari hartzen dio Arantzabalek lekukoa. Oihane Agirrek jarrituko du Arantzabalekin elkarlanean eta Tokiko elkarteaz, alde teknikoez eta kanpo produkzioaz arduratuko da, besteak beste.

Goiatz Arana

Ormaiztegiarra da eta 27 urte ditu. Aurrerantzean GOITBko erredaktore buru berria izango da. Hala ere albistegietako aurkezle lanak ere egingo ditu Goiatzek. Julen Iriondorekin batera egingo du lan eta goizeko lehen ordutik (Goiatz) arratsaldeko albistegira arte (Julen) albisteen nolakoaz arduratuko dira: Goiatz, edukiaren aldetik; Julen irudia eta edukia ezkontzeaz.