Goiena Komunikazio Taldea

18062014-IMG_0241

Goiena Komunikazio Zerbitzuak euskaraz jarduten duen komunikazio enpresa da. Debagoienean kokatuta dagoen kooperatiba da eta lau hedabidetan banatzen du bere jarduna:

Goiena Telebista, Goienaren ikus-entzunezko arloa da. Egunero emititzen du, 24 orduz. Gehiena barne produkzioa da.

Goiena Papera astean bi egunetan banatzen da. Egubakoitzetan, 19.000 ale, eskualdeko bederatzi herrietan, doan. Astelehenetan, 5.000 ale banatzen ditugu Goiena Klubeko kideen artean. Goiena Klubeko kideek 55 euro ordaintzen dituzte urtean. Horren truke, paperekoa etxean jasotzen dute astelehenero, eta beste hainbat abantailaz baliatzen dira, eskualdeko euskarazko proiektua lagundu eta babesteaz gain.

Goiena.eus Interneteko atari euskalduna da. 2003an ikusi zuen argia. Debagoieneko erreferentziazko webgunea da. Gertatutakoa uneoro kontatzen du.

Arrasate Irratia kudeatzen dugu, astean 50 orduko barne emisioa du.

Multimedia taldea da GOIENA eta bertako kazetariek edozein hedabidetarako lantzen dituzte albisteak. 2005eko aurrekontua bi milioi eurotakoa da.

Presidentea: Aitor Izagirre
Zuzendari nagusia: Iban Arantzabal
Gizarte baliabideak-Administrazioa: Agurtzane Gaintzarain
Eduki zuzendaria: Eneko Azkarate
Telebistako zuzendaria: Oihane Agirre
Komertzial saileko zuzendaria: Mireia Larrañaga

04072014-IMG_0040