Baloreak

Honako balore hauek dira GOIENAren zeregina mugatzen duten baloreak:

  • Euskararekiko konpromisoa, gure lan-esparru guztietan euskaraz jardutera eta hizkuntza zaindu eta egokia erabiltzera bultzatu behar gaituena.
  • Komunikazio arin eta etengabea, bai kooperatiba barruko kideen artean eta baita GOIENAren eta gizartearen artean.
  • Eskualdearen garapena, eskualdearen gizarte kohesioa eta komunitate zentzua bizkortzeko jarrera aktiboa.
  • Eredu parte-hartzailea, kooperatibako langile zein laguntzaileen eta gizarteko talde edo eragileen partaidetza eta konpromisoa sustatu eta bideratzeko.
  • Lankidetza, gure helburuekin bat egiten duten eskualdeko nahiz eskualdez kanpoko gizarte-ekimen, administrazio nahiz hedabideekin, gardentasunean eta elkarrenganako errespetuan oinarrituta.
  • Autonomia, pentsamolde guztiekiko, gogoeta propioan oinarrituta.
  • Aitzindaritza, hurbileko komunikazioari eta euskararen normalizazioari bide berriak zabaltzeko.
  • Herritar guztiei irekia, herritar guztien eskura egonik, gizartearen baitako desberdintasunak murrizteko.

18062014-IMG_0120