Nortzuk garen

Nortzuk garen

Arrasate Irratia da gaur egun GOIENAK kudeatzen duen irrati bakarra. 1994ko azaroaren 2an hasi zen emititzen. Legez, udalek dute herrietako irratiendako lizentziak eskuratzeko ahalmena, eta hasiera baten, Arrasateko Udalaren kudeaketaz ekin zion bideari irratiak. Hala ere, 2000ko udazkena ezkero Arrasate Komunikabideak (ARKO) elkarteak izan zuen irratiaren gestioaren ardura, eta 2001eko martxoa ezkero, berriz, GOIENAk kudeatzen du.

Etapa berriak aldaketa asko ekarri zizkion Udal irratiari; egoitza aldaketa, esaterako. Egun, Otalora Lizentziaduna kalean dago, GOIENAren egoitzan, GOITB eta Goienkaria aldizkariarekin batera. Lantaldeak berak ere igarri zuen aldaketa; izan ere, gaur egun, herri irratian hiru langile ari dira lanean: bi kazetari eta teknikari bat, ezinbesteko laguntza ematen duten kolaboratzaileak ahaztu gabe.
