IRRATIA

FMko 107.7an

Arrasate Irratia-k FMko 107.7an emititzen du, euskara hutsean. Bereziki herriko eta ibarreko kontuetan espezializatutako irratia da, nahiz eta mundu zabaleko gertakariak ere jasotzen dituen, beti ere, herriko ikuspuntua galdu gabe.

Captura de pantalla 2014-09-25 a la(s) 16.13.05

Esan bezala, Arrasate Irratia herri irratia izanik, Udal irratien legeak Arrasaten bakarrik emititzea baimentzen du, baina GOIENA enpresaren adar bat izanda, Goiena.eus-en seinaleaz baliatuta, irratia entzuteko beste aukera bat ere badago telebistaren bitartez.

Igo autobusera saioa

Albisteak  dira irratsaioaren ardatza eta aktualitatearekin lotutako elkarrizketa eta tarteak osatzen dute irratsaioa, magazin estiloan

AlbistegiaCaptura de pantalla 2014-09-25 a la(s) 16.12.04

 

Helburua da Arrasateren berri jasotzea lehenengo eta gero nazio mailakoak. Hasi gertu-gertuko informazioarekin, Debagoienekoarekin batera, eta albiste orokorrekin bat egitea gero.

Musika tartea

Orain arte bezala, musikak garrantzia izaten jarraituko du 107.7an. Horrela, zuzeneko saioaren aurretik eta ondoren, musika entzun ahal izango da Arrasate Irratian, euskal musikaren aldeko apostua eginez. Arratsaldeko saioak lotzeko soka musika izango da.

Eguen eta barikuetan zozketak

Entzuleen artean zozketatzeko opariak izango ditu Arrasate Irratiko autobusak aurten ere. Orain arte moduan, egubakoitzetako saioaren amaieran izango da zozketa.

Zozketan parte hartzeko bideak, betikoak dira:

  • irratia@goiena.com
  • 943 25 05 05