GOITBko programazioa
Programazioa
Berriak Goiatz Arana erredaktore buruak zuzentzen ditu Goiena Telebistako albistegiak. Erredakzioko lantaldea osatzen dute Txomin Madina, Arritxu Barruso, Miren Arregi eta Larraitz Zeberio kazetariek. Orduoro albistegiak dira nagusi Goiena Telebistan, 14:45ean lehena, Goiatz Aranak aurkeztuta, eta 23:45ean azkena, Larraitz Zeberiok aurkeztuta. Egunean ibarrean gertatutako jasotzen duten informazio saioak dira: arinak, gertukoak eta hiritarren partehartzea bultzatzen dutenak. Telebistaz ez ezik, Goiena.net atarian ere ikus daitezke albistegiak. |
|
Ilunpean Iker Barandiaran kazetariak zuzentzen duen elkarrizketa saioa da Ilunpean. Euskal Herriko pertsonaia ezagunak gonbidatzen ditugu saiora. Astero, Iker Barandiaran kazetariak, gonbidatuen alderdi gertukoena eta ezezagunena azaleratzen saiatzen da oso tonu pertsonalean. Aurreko urteetako arrakastaren bermearekin, klasiko bat da Goiena Telebistan saio hau. |
|
Harmailatik Debagoieneko kirol informazioari jarraipen zabala egiten dio Harmailatik saioan Xabier Urtzelai kazetariak. Asteburuko kirol hitzorduen jarraipena egiten du astero. Protagonisten elkarrizketekin osatzen da astelehenetako saio hau. |
|
Berbaire Julen Iriondok aurkezten duen tertulia saioa da Berbaire. Guztira, hogei iritzi emaile baino gehiagok kolaboratzen dute saioan, guztiak bailarakoak: politikoak, irakasleak, kultura eta gizarte erakundeetako kideak, sindikalistak,... Debagoieneko nahiz Euskal Herriko gaurkotasuneko gaien inguruko eztabaida saioa da. |
|
Musikantoi Euskal Herriko musikaren gaineko saioa. Saio honetan musika estilo askotariko taldeen bideo-klipak ikusi daitezke. Horrez gain, 80 eta 90 hamarkadetako talde mitikoen bideo-klipak edo zuzeneko emanaldiak ere eskaintzen dira saio honetan |
|
Erreportajeak Astero, Julen Iriondo kazetariak, hainbat gai sakonago lantzen ditu erreportaje formatuan. Gaurkotasuneko gaiak izaten ditu hizpide. |
|
Kantari Debagoieneko Karaoke ikuskizuna da, herriz herri Goiena Telebista 2007an grabatzen hasi zena. Iaz 8 eta 12 urte arteko 600 haur eta gaztetxok parte hartu zuten. Grabaketak amaituta, gaur egun emititzen ari gara ibarreko haur eta gaztetxoak protagonista dituen saioa. Kantari bloga |
|
Alkatearekin zuzenean Eneko Azkaratek zuzentzen duen saioa da. Astero Debagoieneko alkate bat gonbidatzen dugu platora. Zuzeneko saio honetan bereziki herritarren parte hartzeak dauka garrantzia; herritarrak alkateari galderak luzatu diezaioke telefonoz, SMS mezua bidalita edo internet erabilita. Gainera oposizioak ere badu lekurik saio honetan, zuzeneko konexioen bidez saioan parte hartu dezake. |
Zaharrak berri Erretiratuei zuzendutako magazina da. Hainbat adituren gomendioak jasotzen dira saioan: dietistarena, abokatuarena, medikuarena,... Horrezgain, landutako erreportaje bat eskaintzen da. Erretiratuak solaskide dituen tertulia bat ere badauka saioak, eta beraien intereseko gaiak mahai gaineratzen dira. Ikusleak astero zozketa batean parte hartu dezake. Eta saio amaitzeko, zenbait albiste eta asteko agenda. |
Euskaldunak berbetan Tokiko elkartea osatzen dugun euskarazko toki telebistok elkarlanean ekoiztutako saioa da. Adineko hogeita hamabost pertsonei egindako elkarrizketetan oinarritutako saio da. Sasoi batean, gure nagusiak nola bizi izan ziren erakusten saiatzen da saioa, hainbat tokitako ahotsek kontatuta. |
