Nortzuk garen






Nortzuk garen

Goiena Telebista Debagoieneko euskarazko toki telebista da. 2000ko maiatzean hasi zen lanean, Arrasate Telebista eta Atxabalta Telebista-ren eskarmentua eta baliabideak aprobetxatuz. Gaur egun, bederatzi herritara zabaltzen da: Arrasate, Aretxabaleta, Aramaio, Antzuola, Bergara, Elgeta, Oñati, Gatzaga eta Eskoriatzara, hain zuzen ere.

Euskara hutsez egindako programazioa eskaintzen du Goiena Telebistak.

Programazioaren ardatza informazio generoari eskainitakoa saioek osatzen dute: Berriak, Goiena Magazinea, Tertulia... Baina ezin albo batera utzi, kultura eta entretenimendua: Danbaka, Kantari, Gipuzkoa Kultura,...

Goiena Telebistako programazioa beste euskarazko toki telebisten ekoizpenez eta kanpoan erositako hainbat saioez osatzen da.

Goiena Telebista LTD bidez (52. kanala) eta Euskalteleko zuntz optikoz (11. kanalean Debagoienean eta 911. kanalean EAEn) ikusi daiteke.

Goiena Telebista streaming bidez ikusi daiteke goiena.net/telebista atarian. Gainera tokiko.tv atarian euskarazko toki telebista guztiak aurkituko dituzu, eta tartean Goiena Telebista.

2007an digitalean emititu ahal izateko lizentzia eskuratu zuen Goiena Telebistak.