Nortzuk garen

Nortzuk garen

Goiena Komunikazio Zerbitzuak euskaraz jarduten duen komunikazio enpresa da. Debagoienean kokatuta dagoen kooperatiba da eta lau hedabidetan banatzen du bere jarduna:
Goiena Telebista, Goiena Komunikazio Zerbitzuak kudeatzen duen ikus-entzunezko arloa da. 55 orduko emisioa dugu astero eta gehiena barne produkzioa da.
GOIENAk astero bi edizioko Goienkaria kaleratzen du. 19.000 ale, astero bederatzi herritan doan banatzen da eta astelehenetan 5.000 ale banatzen ditugu harpidedunen artean.
Arrasate Irratia kudeatzen dugu, astean 50 orduko barne emisioa du.
Goiena.net Interneteko atari euskalduna da. 2003an argia ikusi zuen. Sustatu.com Interneteko albistegia ere kudeatzen dugu, Eibarko CodeSyntax enpresarekin batera.
GOIENAko egoitzak lau herritan kokatuta daude, bi Arrasaten, eta Bergaran eta Aretxabaletan bana. Debagoiena izanda gure esparrua 65.000 biztanlerengana iristen gara. Goienak 52 langile ditu gaur egun.
Multimedia taldea da GOIENA eta bertako kazetariek edozein hedabidetarako lantzen dituzte albisteak. 2005eko aurrekontua bi milioi eurotakoa da.

