Goiena Komunikazio Zerbitzuak Koop. E.

Goiena Komunikazio Zerbitzuak Koop. E.
GOIENA 2000 urtean sortu zuten Debagoieneko euskara elkarteek ibarreko euskarazko komunikabideak indartu eta garatzeko asmoarekin. Elkarteek kooperatiba bat bultzatu zuten bertan eskualdeko udalak eta GOIENAko langileak integratzeko asmotan.

Bederatzi urte hauetan, prentsan garapen handia erdietsi du bere produktuak, astean bi egunez kaleratuz. Telebistan eskualde osora zabaldu da eta seinalea zuntz optikoz hedatzea ere lortu du. Telematikan Goiena.net eskualdeko ataria sareratu du eta Sustatu.com -en arlo editoriala zuzendu. Azken apustua eskualdeko ia 80 dendarekin sareko merkataritza gunea sortzea izan da: Merkatua.net . Aurreko guztiez gain, Arrasateko Udalarena den Arrasate Irratia kudeatzen du.
Webgune honen ataletan izango duzue ekoizpen hauen eta beste hainbaten berri.
