Merkatua.net

Abian da Merkatua.net Debagoieneko negozio txikiei Interneten egoteko aukera ematen dien denda. Ibarreko 75 denda aurki ditzakegu Merkatua.net-en.

 

 

 

Merkatua.net-en Internet bitartez erosi eta GOIENAra eskaria iritsi ostean, 48 orduko epean iritsiko zaio eskatutakoa bezeroari etxera.

Debagoieneko saltoki birtuala da Merkatua.net, denda txikiei zuzendua. Herrietako dendei Internetez euren produktuak saltzeko aukera ematen die Merkatua.net-ek. Negozio bakoitzak horrelako bat egin gura balu, sistema oso bat antolatu beharko balu, ez litzateke errentagarria izango. Hala, Goienak denda txikiei euren produktuak Internet bidez saltzeko aukera eskaintzen die Merkatua.net webgunearen bidez.

Oraingoz, Debagoieneko 75 negozio ezberdinek dute euren lekua Merkatua.net-en eta horietatik 13k dituzte produktuak salgai. Guztira 200 bat produktu daude: eskulanak, umeendako osagarriak, poltsak, ile-apaindegiko produktuak, altzariak, etxetresna elektrikoak, bitxiak, dekoraziorako produktuak, jatekoak...

Produktuak eros daitezke dendaz denda edo erosgai denak batzen dituen zerrendatik. Nahi duzun produktua erosteko Interneteko Paypal zerbitzu segurua darabil. Hortaz ez da inongo beldurrik izan behar Merkatua.net-en erosteko.