Danbaka.com
Danbaka.com, musikaren gaineko webgunea abian da. GOIENAk martxan jarri du www.danbaka.com webgunea. Bloga egiteko aukera Euskal Herriko musika talde guztiei dago zabalduta.

Debagoienean dagoen musika talde kopuru handia ikusita eta horiek eragiten dituzten ekimen guztien berri emateko espresuki sortu beharreko tresna baten premia zegoen. Hala, www.danbaka.com webgunea sortzea erabaki du Goienak.
Youtubeko kanal propioa ere badauka Danbakan: youtube.com/danbaka Bertan, urte hauetan lehiaketatik pasa direnen bideoak dituzue ikusgai.
Bloga duten taldeak
Bloga egiteko aukera Euskal Herriko musika talde guztiek dute. Hemen ikusi orain arte bloga duten taldeak
Informazio ugari
- Debagoieneko Musika Lehiaketaren gaineko informazio guztia izango da bertan.
- Debagoieneko musika taldeen gaineko albisteak ere egongo dira irakurgai. Baita Debagoienetik kanpo baina debagoiendarrei interesgarriak irudituko zaizkien bestelako musika albisteak ere.
- Nahi duten musika taldeek beren bloga izateko aukera dute. Musika taldeek ez dute ezer ordainduko eta webgune horretan argazkiak, abestiak mp3 formatuan eta bideoak kargatu ahal izango dituzte, besteak beste.
Bloga egin nahi duen edonork bidal dezala e-posta bat danbaka@danbaka.com helbidera.
