Indartsu eta berrikuntzekin, gurekin dugu berriro 'Kantari'
2009-03-11 ¦ jberezibar
Goiena Komunikazio Zerbitzuak Kooperatiba Elkarteak Kantari saioa antolatu du bigarrengoz. Aurreko edizioan baino parte hartzaile gehiago dira aurtengoan; zortzi eta hamabi urte bitarteko 863 ume eta 224 talde guztira.
Horietako batzuekin izateko aukera izan genuen egubakoitzean; urduri eta era berean ilusioz beterik aurkitu genituen Oņatiko Herri eskolako neskak; entseguetara abestia eta dantza ongi ikasita eroan zituzten. Eskolan asmatu dugu dantza, aurreko edizioan ere gutako batzuk parte hartu genuen eta koreografia erakutsi egin ziguten. Aurten guk asmatzea erabaki dugu zioten neskek. Esan behar da, gainera, saioak duela bi urte iritsi ez zen herri bateko umeen partaidetza ere izango duela aurtengoan; Elgetakoa, hain justu. Izan ere, aurten, lehenengoz, Elgetako talde batek hartuko du parte Kantari ikuskizunean.
Esan bezala, 863 ume eta gaztetxo daude 224 taldetan banatuta. Horietatik, 71 dira Bergarakoak; 49 Oņatikoak; 41 Arrasatekoak; 35 Aretxabaletakoak; 15 Eskoriatzakoak; seina Aramaio eta Antzuolakoak; eta esan bezala, bakarra Elgetakoa. Debagoieneko lau herritan grabatuko diren Kantari ikuskizunak, berriz, aurrekoan bezala, Amaia Txintxurreta oņatiarrak aurkeztuko ditu. Abesti zahar eta berriak
Guztira 44 kantu abestuko dira Kantari-ren bigarren edizioan. Horietatik batzuk dira abesti zaharrak eta beste batzuk duela gutxikoak; hori bai, guztiak euskarazkoak eta askotan entzun izan ditugunak. Hala nola, Hertzainaken Aitormena, Oskorriren Furra furra, Sorotan Beleren Arratsalde honetan, Zaramaren Iņaki, Latzenen Laztana, eta Gozategi, Egan, Pirritx eta Porrotx, Itoiz edota Ken 7 taldeen abestiak, besteak beste. Berrikuntza, blogak
Aurtengo beste berrikuntzetako bat da taldeko blog bat izango dutela gaztetxoek. Blogean entsegu egunetan egiten diren bideo grabazioak eta ateratako argazkiak ikusgai ipiniko dituzte taldeek; eta beraz, entseguetako irudiei begira etxetik entseatzeko aukera izango dute gazteek. Entseguak, hasita
Esandako moduan, entseguak hasi dira dagoeneko; hain justu, joan den asteburuan. Hemendik eta apirilaren 5era arte, gaztetxoak entseguetan egongo dira eta ikuskizun grabatuak edota saioak apirilaren 25ean hasi eta ekainaren 7an amaituko dira.
Ondorengo taulan datozen hilabeteotan grabatuko diren ikuskizunen berri ematen dizuegu:
HERRIA
Oņati Gaztelekuan Apirilak 25-26
Bergara Zabalotegi Ekainak 12-13
Aretxabaleta Arkupe Maiatzak 9-10
Arrasate Amaia Antzokia Ekainak 6-7
Kantari saioaren gaineko informazio guztia: http://goiena.net/blogak/kantari
