Albisteak

'Goiena Gida 2012' sarean da eta laster paperean etxeetara banatuko da

2012-01-11  ¦  goiena

Debagoieneko komertzio, ostalari, lantegi eta profesionalen telefonoak batzen dituen gida komertzial berri eta eguneratua dagoeneko prest dago. Goiena.net-en bertan daude eskuragai eta kontsultatzeko moduan; papereko hiru edizioak oraingo astean hasiko dira banatzen. Goiena Komunikazio Taldeak argitaratu eta banatzen du, urtero, Goiena Gida.Gehiago irakurri...

Yera Sanchez aretxabaletarrak irabazi du argazkien lehiaketa

2011-10-24  ¦  Goiena

Banatu ditugu udako argazkien VII. Goiena lehiaketako sariak. Yera Sanchez aretxabaletarrak irabazi du lehen saria, Udako arratsalde bero baten argazkiarekin; argazkia Urkuluko urtegian atera zuen. Bigarren saria Maier Errasti aretxabaletarrak eskuratu du, Izan zoriontsu guztiaren gainetik argazkiari esker; Landako urtegian egindako argazkia da. Eta hirugarrena Gaizka Untzueta arrasatearrak, Ahateekin paseatzen argazkiari esker; une eta toki egokian egonda momentu bitxia atera du Vietnamen.

Gehiago irakurri...

Abian da Goienako VII. Udako Argazki Lehiaketa

2011-07-05  ¦  Goiena

Aurtengoa zazpigarren edizioa da eta hiru sari potolo daude. Lehena, argazki kamera bikaina eta argazkilaritza ikastaro baterako %50eko deskontu bonoa; bigarrena, astebukaera pasa bi lagunendako; hirugarrena, berriz, bi lagunendako Gure Ametsa jatetxean bazkari edo afaria. Argazkiak argazkiak@goiena.com edo Goienako egoitzetara eraman daitezke. Informazio eta baldintza guztiak blogean dituzue irakurgai: goiena.net/blogak/argazkiak

Gehiago irakurri...

Goienak jaso du aurtengo Rikardo Arregi Sari Nagusia

2011-07-04  ¦  Goiena Komunikazio Taldea

Ekainaren 2an banatu zituzten Andoainen kazetaritzako XXIII. Rikardo Arregi Sariak. "Kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna" izan dira Sari Nagusia erabakitzerakoan epaimahaiak hartutako irizpideak. Hamar urteko ibilbidea da Rikardo Arregi Sari Nagusiarekin nabarmendu gura izan dutena baina, bereziki, Goienak iazko urritik aurrera sarea ardatz hartu eta hedabide multimedia integral moduan "hezurmamitu eta Interneteko webgunea berritu eta egokitzeko" ekimena saritu dute.

Gehiago irakurri...

Xarma, Lord Witch eta Desprezio taldeak izango ditugu Danbakako finalean

2010-12-20  ¦  Danbaka

Finalak garbi utziko du Danbakan rockak, metalak eta punkak balio duela. Estiloari fideltasunak eta jarrerak eroan ditu taldeak finalera. Oso talde diferenteak dira hirurak eta berriz ere izango da ezinezkoa konparazioak egitea. Bakoitzak berean, estiloan onenak balira bezala jardun beharko dute.

Gehiago irakurri...

Epaimahaiak aukeratu ditu Danbakako lehen 19 taldeak

2010-10-04  ¦  Goiena

Epaimahaiak dagoeneko aukeratu ditu Danbaka IV. musika lehiaketan parte hartuko duten 20 taldeetatik 19; azkena, 20.a, ikusleek aukeratuko dute, Internet bidez. Azkeneko edizioetan bezala, hainbat musika estilotako taldeak aurkeztu dira lehiaketara. Epaimahaiak lan zaila izan du, baina, haien esanetan, aurkeztu diren 24 taldeetatik zuzenekoak egiteko "txukunenak" aukeratu dituzte.

Gehiago irakurri...

Danbakan izena emateko epea zabalik irailaren 17ra arte

2010-09-08  ¦  Goiena

Abian da Danbaka Musika Lehiaketaren 4. edizioa. Izena emateko epea irailaren 17ra arte dago zabalik. Aurkezten direnen artean, epaimahaiak 19 talde aukeratuko ditu eta ikusleek 20. taldea aukeratuko dute Interneten botoa emanez. Aurten gainera, lehen aldiz, Debagoieneko talde onenak bideoklipa grabatzeko sari berezia jasoko du.

Gehiago irakurri...

Udako Argazkien VI. Lehiaketa martxan da

2010-07-02  ¦  Goiena

Udako argazkien lehiaketa antolatuko du aurten ere Goienak. Seigarren edizioa izango da eta aurrekoetan bezala sari bikainak banatuko dira. Lehenengo saria, esaterako, reflex argazki kamera digitala izango da.

Gehiago irakurri...

Goiena Komunikazio Zerbitzuak Koop. Elkartearen Batzar Nagusia

2010-06-16  ¦  Goiena

2010eko ekainaren 22an, asteartea, egingo da urteroko ohiko batzar nagusia. Batzarra Arrasateko Kulturaten izango da, 18:00etan lehen deialdian eta 18:30ean bigarrenean. Hemen duzue gai zerrenda:

Gehiago irakurri...

Goiena Telebistak 2.000 ikus-entzule irabazi ditu urtebetean Debagoienean

2010-06-08  ¦  Goiena

CIES erakundeak kaleratu ditu udaberriko neurketaren emaitzak. CIESek Hego Euskal Herriko hedabideen audientziak neurtzen ditu: entzule, ikus-entzule eta irakurle kopurua. Urtean bi neurketa egiten ditu: udaberrian eta udazkenean. Goiena Telebistaren eta 'Goienkaria'-ren ikus-entzule eta irakurle kopuruak ere neurtzen ditu. Hemen dituzue Goienako hedabideei dagozkien datuak:

Gehiago irakurri...

Albiste zaharragoak »