Parte hartu

Parte hartu

Entzule parte-hartzaileak nahi ditugu
Irratiak bi alde ditu: gu geu igorle gara, eta irratiaren beste aldean zu zaude, hartzailea (gure irratiak aurrera egin dezan, ezinbestekoa zaitugu). Eta ez genuke gura gure entzuleak hartzaile huts eta pasiboak izaterik. Aukeran, hartzaile bizi eta parte-hartzaileak nahiago ditugu. Gustatzen zaiona txalotu eta gustuko ez duena kritikatzen duena. Edo zozketetan parte hartzen duena edo proposamenak egiteko prest dagoen entzulea. Hori dela eta, bi bide dituzue Arrasate Irratiarekin bat egiteko: alde batetik, 943 25 05 05 telefono zenbakira deituta; eta bestetik, mezua bidalita e-postara.
Esandakoak esanda, hona hemen Arrasate Irratia entzuteko gonbidapena. Piztu irratia, 107.7an, eta parte hartu.
