V Udako Argazkien Lehiaketa martxan da
24-07-2009 ¦ Goiena
Asteleheneko Goienkariak aurten ere martxan jarri du Udako Argazkien Lehiaketa. Bosgarren edizioa izango da, eta aurten ere, sari bikainak lortuko dituzte irabazleek. Parte hartu ahal izateko baldintzetako bat argazkiak udan ateratakoa izatea da; berdin da aurten edo aurreko batekoak izatea.
Blogean dituzue baldintzak, oinarriak eta aurkeztutako argazkiak: goiena.net/blogak/argazkiak
