'Goienkaria', Debagoieneko hedabiderik irakurriena
16-06-2009 ¦ Goiena
CIESek emandako azken datuen arabera (martxoa eta apirila bitartean egindako inkestetan oinarrituta), Goienkaria-k 39.000 irakurle ditu astero.
Goienkaria da Debagoienean gehien irakurtzen den hedabidea; debagoiendarren %63k astero irakurtzen dute Goienkaria.
Hemen Debagoieneko egunkarien datuak:
- Goienkaria: 39.000 irakurle
- El Diario Vasco: 23.000 irakurle
- Gara: 8.000 irakurle
- Marca: 3.000 irakurle
- Berria: 2.000 irakurle
- El Correo: 2.000 irakurle
- El País: 1.000 irakurle

