Zatoz gurekin kantari!
27-06-2007 ¦ Goiena
Goiena Komunikazio Zerbitzuak Kooperatiba Elkarteak Debagoienean Kantari karaoke ikuskizuna antolatu du. 1995 eta 1999 urteen artean jaiotako gaztetxoei dago zuzenduta. Izena emateko azkeneko eguna gaur, ekainaren 27a da.
Urrian egingo ditugu ikuskizunak Debagoieneko hainbat herritako aretoetan, eta bertan, herri guztietako ume eta gaztetxoek esku hartuko duzue. Gero, Goiena Telebistan emango ditugu emanaldi horiek guztiak.
Debagoienean bizi bazara, 1995 eta 1999 urteen artean jaio bazinen, eta euskal kantuak abestu eta dantzatzeko prest bazaude, animatu eta eman izena. Gehienez lau lagunek osatutako taldeak osatu beharko dituzue.
Informazio gehiago Kantari blogean.

