GOIENAko Batzar orokorra
08-06-2007 ¦ Goiena
GOIENAK ekainaren 7an egin zuen urteroko ohiko Batzar Orokorra. Batzarra Arrasateko Kulturaten izan zen arratsaldeko 18:30ean.
Batzar Orokorrera joan ziren:
- Lan bazkideen ordezkariak
- Bazkide erabiltzaileen ordezkariak
- Bazkide laguntzaileen ordezkariak
Kontuak
Bestetik, sortu zenetik lehen aldiz, Goienak bere kontuak orekatzea lortu du, aurretik metatutako galerak kitatuaz, eta zuzendaritzak ASTELEHENEKO GOIENKARIAko harpidedunek egindako ahalegina eskertzen dute hori lortzeko. "Herritarren ekarpenak oso garrantzitsuak izango dira etorkizuneko proiektu sendo bat eraikitzeko", diote arduradunek.
Telebistako lizentzia
Bestalde, hil amaieran jakingo da GOITBk emititzeko lizentziari lortu duen ala ez, eta horretaz hitz egin zen batzarrean; lortuko balu, Goienak konpromiso batzuk ditu Hamaika taldearekin eta tokiko telebista batzuekin, euskarazko tokiko telebisten sare garrantzitsu bat eraikitzeko.

