
Goiena Magazinea GOITBko eguneroko Magazina albisteekin, solasaldia osasun, kultura tarteak... Arritxu Barruso kazetariak gidatua. Egunero zuzenean 19:45ean.
Berriak Goiatz Arana erredaktore buruak zuzentzen ditu Goiena Telebistako albistegiak. Erredakzioko lantaldea osatzen dute Txomin Madina, Arritxu Barruso, Miren Arregi eta Larraitz Zeberio kazetariek. Orduro albistegiak dira nagusi Goiena Telebistan, 14:45ean lehena, Goiatz Aranak aurkeztuta, eta 23:45ean azkena, Larraitz Zeberiok aurkeztuta. Egunean ibarrean gertatutako jasotzen duten informazio saioak dira: arinak, gertukoak eta hiritarren partehartzea bultzatzen dutenak. Telebistaz ez ezik, Goiena.net atarian ere ikus daitezke albistegiak.
Ilunpean Jon Berezibar kazetariak zuzentzen duen elkarrizketa saioa da Ilunpean. Euskal Herriko pertsonaia ezagunak gonbidatzen ditugu saiora. Astero, Jon Berezibar kazetariak, gonbidatuen alderdi gertukoena eta ezezagunena azaleratzen saiatzen da oso tonu pertsonalean. Aurreko urteetako arrakastaren bermearekin, klasikoa da Goiena Telebistan saio hau.
Harmailatik Debagoieneko kirol informazioari jarraipen zabala egiten dio Harmailatik saioan Xabier Urtzelai kazetariak. Asteburuko kirol hitzorduen jarraipena egiten du astero. Protagonisten elkarrizketekin osatzen da astelehenetako saio hau.
Kantari Debagoieneko Karaoke ikuskizuna da, herriz herri Goiena Telebista 2007an grabatzen hasi zena. Iaz 8 eta 12 urte arteko 600 haur eta gaztetxok parte hartu zuten. Aurten 800 haurretik gora jardungo dute eta dagoeneko hasi dira grabaketekin. Amaia Txintxurretak gidatzen du saioa.
Kantari bloga
GipuzkoaKultura Telebistan kulturari eskaintzen zaion tartea areagotu eta aberastu asmoz, eguaztenetan emititzen da GipuzkoaKultura telebista saio berria. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Sailek eta Tokiko telebista elkarteak bat egin dute egitasmo berrian eta helburua da euskarari eta kulturari leihoa zabaltzea.
